Mezuak

Irudia
    Zertan datza? 2020ko abenduan, Gernika-Lumoko Gaztelekuan garatzeko ikastaroen proposamena da. Ikastaroak 10-15 urte arteko gaztetxoei zuzenduta daude (eLiburutegia ikastaroa salbu, ikastaro hoau 10-99 urte-artekoei zuzendua dago). Txanda bakoitzean 6 leku eskainiko dira. Izen-ematea ordena zorrotzean izango da. Izen-ematearen arabera partaideari eguna egokituko zaio. Ikastaroak COVID-19aren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko neurriekin egingo dira. Eskaintzen diren ikastaroak: -    GIMP irudiak editatzeko programaren hastapena ikastaroa. Editore grafikoa ezagutu eta oinarrizko funtzioak. Bi txanda. Abenduak 05 eta abenduak 06 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan.   -  Bideo edizioaren hastapena ikastaroa. Denbora-lerroa ezagutu eta ohiko programen oinarrizko funtzioak. Final Cut eta Adobe Premiere. Bi txanda. Abenduak 07 eta abenduak 08 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan.   -  INKSCAPE irudi bektorialekin lan egiteko programaren hastapena ikastaroa. Programa ezagutu e