Zertan datza?

2020ko abenduan, Gernika-Lumoko Gaztelekuan garatzeko ikastaroen proposamena da.

Ikastaroak 10-15 urte arteko gaztetxoei zuzenduta daude (eLiburutegia ikastaroa salbu, ikastaro hoau 10-99 urte-artekoei zuzendua dago).

Txanda bakoitzean 6 leku eskainiko dira.

Izen-ematea ordena zorrotzean izango da.

Izen-ematearen arabera partaideari eguna egokituko zaio.

Ikastaroak COVID-19aren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko neurriekin egingo dira.


Eskaintzen diren ikastaroak:


 GIMP irudiak editatzeko programaren hastapena ikastaroa. Editore grafikoa ezagutu eta oinarrizko funtzioak.

Bi txanda. Abenduak 05 eta abenduak 06 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan.

 

Bideo edizioaren hastapena ikastaroa. Denbora-lerroa ezagutu eta ohiko programen oinarrizko funtzioak. Final Cut eta Adobe Premiere.

Bi txanda. Abenduak 07 eta abenduak 08 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan.

 

INKSCAPE irudi bektorialekin lan egiteko programaren hastapena ikastaroa. Programa ezagutu eta oinarrizko funtzioak.

Bi txanda. Abenduak 12 eta abenduak 13 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan.

 

eLiburutegia ikastaroa. Plataforma ezagutu, gailuen konfigurazioa eta erabilera. (Ikastaroa helduei eskaintzeko aukera ere egongo).

Bi txanda. Abenduak 26 eta abenduak 27 10:00-13:00 Kultur Etxeko Gaztelekuan.


Izena emateko:

Izena emateko hurrengo estekan klikatu izen-ematea edo Gaztelekura etorri.